Arrasate Musikalekoek Monterronen ekingo diote ikasturteari

Jon Berezibar 2007ko ira. 19a, 17:24
Arrasate Musikaleko ikasleek Monterroneko jauregian hasiko dute ikasturtea. Hala erabaki du oraingo asteko Tokiko Gobernu Batzarrak. Hori egiteko, baina, lehenengo egokitzapen lan batzuk egin beharko dituzte Otalora kaleko jauregian.

Jon Garaik, Kultura Saileko teknikari buruak emandako azalpenen arabera, Monterronek dituen lau solairuetan 23 ikasgela egokitzeko lanak egin beharko dituzte. Lan txikiak izango dira baina eskolak hasi aurretik egin beharrekoak.

Orain, hortaz, lan horiek egiteko proiektua lantzen dabil Udala, baina euren asmoa da guztia ahalik eta lasterren bukatzea, Arrasate Musikaleko ia 600 ikasleek lehenbailehen hasteko.

Printzipioz, behin behinerako neurria da Arrasate Musikalek Monterron jauregian ematea eskolak. Bien bitartean, Aprendizen Eskolaren egoera aztertzen jarraituko dute adituek. Ino Galparsoro alkateak Goienari jakinarazi dionez, oraindik ez dute emaitzarik jaso. Behin emaitzak esku artean, baloratu egin beharko dute zer egin. Izan ere, Aprendizen Eskolaren egoera oso kaskarra bada, ezingo dira hara itzuli.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak