Aste bukaeran Andoainen izan zen musika eskolen arteko piano jaialdian, Arrasate Musikaleko 20 ikaslek parte hartu zuten. Gustura itzuli ziren maila ona erakutsita.
Andoaingo Bastero kultura etxean izan zen III. Piano Lehiaketa aste bukaeran; debagoieneko ordezkariak izan ziren, horien artean, Arrasate Musikaleko 8 eta 16 urte bitarteko 20 ikaslek parte hartu zuten. Pieza klasikoko doinuak eskaini zituzten: bakarka jo zuten batzuk eta lau eskutara beste batzuk. Erakutsitako lan txukunarekin gustura itzuli ziren etxera; irakasleen esanetan, inoiz baino parte hartzaile kopuru handiagoa eta maila altua izan zelako aurtengo jaialdian. Parte hartzaile bakoitzak domina bana ekarri zuen, ohi den moduan, bakoitzak erakutsitako mailaren araberako domina. Hori horrela, hauek izan ziren arrasatearrek eskuratutakoak:
-Urrezko dominak: Maitane Mayor, Leire Retegi eta Lorea Church.
-Zilarezko dominak: Ainhoa Heriz, Enara Lamadrid, Gorka Barkero, Nerea Barriocanal, Nagore Gomez, Marina Lasa, Maria Jaca, Mikel Barkero, Oihana Gonzalez, Eukene Dorronsoro, Garazi Romero, June Ortiz de Landaluze, Sara Larrabe eta Danel Cusi.
-Brontzezko dominak: Maitane Lasa, Natalia Ortiz de Landaluze eta Leire Estevez.