XX. Arrasate Lehiaketen saridunek diploma eta ordain saria jaso zuten. Iraitz Agirre, aurtengo edizioa antolatzen ibili da eta jakinarazi digunez, aurten, ez dira sari guztiak eman. "Kantitatean lan dezente jaso diren arren, askotan ez da saria emateko mailarik izan, eta epaimahaiak sariok ez ematea erabaki du." Sari banaketa aurretik Manex Agirre, Gaizka Amondarain eta Markok "Zeru Gaineko Berlin" ikus-entzunezkoa egin zuten, 50 bat lagunen aurrean.