Rafa Ugarte Ingurumen Saileko teknikari-buruak emandako datuen arabera, kutsaduraren arrazoi nagusiak hiru dira: "Bereziki, zirkulazioa; gero, harrobiak eta obrak; industriak ere badu eragina, baina txikiagoa da; gainera, urteotan kutsadura murrizteko neurri gehien hartu den esparrua da".
Ingurumen sailak azpimarratu gura izan du, baita ere, kutsadura neurtzeko kabina Arrasaten dagoela, "baina kabina Bergaran, Aretxabaletan edo beste nonbait egongo balitz ere antzerako datuak erakutsiko lituzke". Jakinarazi dute halako kasuetarako Eusko Jaurlaritzak baduela protokolo bat eta dagoeneko Arrasaten behin aplikatu dutela, baina ez dela gauzatu: "Diagnostikoa egin zuten eta ekintza plana proposatu. Orain dela urtebete egin zuten proposamena. Mahai gainean dago".