Arrasate Irratiko ikasturteko azkeneko oparien zozketa

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko uzt. 22a, 15:16
Egubakoitzean, uztailaren 21an, agurtuko dira Iraila bitartean, Arrasate Irratiko zuzeneko saioak; hori horrela, egubakoitzean zozkatuko dituzte, ikasturteko azkeneko opariak. Aste honetan, honako sariak zozkatuko dituzte: Donostiako Aquariumerako eta Musakolako kanpoko igerilekurako sarrerak; Joxan Ormazabal eta Iraia Okinak idatzitako “Zirkua amets” liburua; Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik, disko pack edo bilduma paregabea eta Euskadi-Euskalteleko kamiseta bat.

Zozketa, esan moduan, egubakoitzean egingo dute, 11.45ean. Beraz, animatu eta parte hartu; bi bide dituzue horretarako:

  •     irratia[a bildua]goiena.com helbidera mezua bidalita.
  •     943 25 05 05 telefonora deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak