Arrasate Irratiko aste honetako zozketako opariak

Aitziber Aranburuzabala Juldain 2009ko uztailaren 6a

Astero moduan, oraingoan ere, hainbat opari zozkatuko dituzte Arrasate Irratian. Egubakoitzean egingo den zozketan parte harttu gura duten entzuleen artean banatuko dira: Euskadi-Euskalteleko kamisetak; Donostiako Aquariumerako sarrerak; Musakolako kanpoko igerilekurako sarrerak eta Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik, disko pack-a.

Zozketa, esan moduan, egubakoitzean egingo dute, 11.45ean. Beraz, animatu eta parte hartu, bi bide dituzue horretarako:

  •     irratia[a bildua]goiena.com helbidera mezua bidalita.
  •     943 25 05 05 telefonora deituta.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak