Arrasate Irratiko aste honetako zozketako opariak

Egubakoitzero moduan, bihar ere, hainbat opari zozkatuko dituzte Arrasate Irratian. Zozketan parte hartuko duten entzuleen artean banatuko dira: Donostiako Aquariumerako sarrerak; Musakolako kanpoko igerilekurako sarrerak; Euskadi-Euskalteleko kamisetak. Musika gustuko dutenentzako ere, hainbat opari dituzte: batetik, Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik, disko pack-a eta bestetik, AED elkarteak kaleratutako Arrasateko musika taldeen diskoa.

Zozketa, esan moduan, egubakoitzean egingo dute, 11.45ean. Beraz, animatu eta parte hartu, bi bide dituzue horretarako:

  • irratia[a bildua]goiena.com helbidera mezua bidalita.
  • 943 25 05 05 telefonora deituta.

 

ALBISTEAK MUGIKORREAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.