Aste honetan zozkatu dituzte Arrasate Irratian ikasturteko azkeneko opariak. Hona hemen, bada, aste honetako irabazleak: Donostiako Aquariumerako sarrerak, Ainhoa Delgadorentzat; Joxan Ormazabal eta Iraia Okinak idatzitako “Zirkua amets” liburua, Jon Lopezentzat; Gaztelupeko Hotsak disketxearen eskutik disko bilduma paregabea, Josune Lizarragarentzat eta Euskadi-Euskalteleko kamiseta, Migel Arregirentzako.
Horiek, bada, ikasturte honetan Arrasate Irratian zozkatu dituzten azkeneko oparien irabazleak. Irailetik aurrera, opari gehiago izango dira eskuragarri.
Bide batez gogoratu, Arrasate Irratiko zuzeneko saioak gaur, uztailaren 24an amaitu direla eta abuztuaren 31n itzuliko dela Uda Giroan saiora. Bien bitartean baina, abuztuan ere Arrasate Irratiarekin bat egiteko gonbidapena duzu: 24 ordutan musika izango duzu lagun 107.7an! Uda ona izan!