Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Aste honetan ere hainbat izan dira entzuleen artean Arrasate Irratiak banatu dituen sariak. Hori horrela, egubakoitzero moduan, zozketa egin dute irratian. Hona hemen, bada, aste honetako irabazleak: Euskaltel-Euskadiko kamiseta bana, Daniel Delgadok eta Jone Erostarbek eskuratu dute eta Donostiako Aquariumerako bi sarrera, berriz, Pakita San Martinek. Datorren astean opari gehiago izango dira, beraz, animatu eta parte hartu!