Arrasate irabazle Herri Arteko Pilota Txapelketan

Irati Agirreazaldegi 2007ko eka. 24a, 21:03
Herri Arteko Pilota Txapelketako finalak jokatu dira Donostiako Atano III.a pilotalekuan. Aurrez aurre Arrasate eta Azpeitia. Amaieran, Arrasatek irabazi du orain dela 28 urte lortutako garaipena errepikatuz.

Donostiako Atano III.a pilotalekuan lortutako garaipenarekin, Arrasatek hirugarren txapela eskuratu du Herri Arteko Pilota Txapelketan. Aurreko bi finalak 1976 eta 1979 urteetan irabazi zituen, Hondarribiaren eta Oñatiren aurka.

Senior mailan indartsu
Aurreko kanporaketetan bezala, senior mailako puntua erabakigarria izan da. Unai Axpek eta Egoitz Uribarrenek lan bikaina egin dute. Azpeitiko Larrañaga eta Uzkudun bikotearen aurkako lehia estuaren ostean, 18nako berdinketara iritsi dira. Uzkudunen hutsari eta Larrañagak beheko txapara botatako pilotari esker, arrasatearrak 18-20 aurreratu dira. Arrasatearrek abantaila aprobetxatu ez eta azpeitiarrek 21 tantora berdindu dute finala. Amaieran, Arrasateko bikote urdinak egindako tantoak erabaki du naorgehiagoka.


Kadeteak
Senior mailako partidua erabakigarria izateko, aurretik jokatutako bi partiduetatik bat irabazi behar zuten arrasatearrek; eta, gainontzeko kanporaketetan bezala, kadete mailako Ibai Bolinagak eta Iker Agirregabiriak ez dute hutsik egin. Hala ere, gogotik egin dute lan Murgiondo eta Aizpuru menderatzeko.

Gazteak
Iban Arana eta Ander Zubizarretak jokatutako gazte mailako finala izan da laburrena. Hasi eta berehala, 9-0 aurreratu dira Otamendi eta Yeregi azpeitiarrak. Kadete mailako jokalariak izan arren, gazte mailan jokatzen duen Arrasateko bikoteak hiru tanto egin ditu gero.
Jubenil mailako norgehiagokako azken hamaika tantoak, jarraian, Otamendik eta Yeregik egin dituzte.

Arrasatearrek herriko pilotarien garaipena ospatuko dute gaur, domeka, 20:00etan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak