Kadete mailako partiduan, Asier Goitiak eta Ibai Bolinagak, 22-10 menderatu zuten bikote bizkaitarra.
Gazte mailako norgehiagokan, Ander Zubizarreta eta Iker Agirregabiriak, 10-22 galdu zuten. Azkenik, senior mailan, Unai Axpek eta Egoitz Uribarrenek, zortzi tanto bestetik ez zituzten egin: 8-22 galdu zuten Gonzalezen eta Zabalaren aurka.