Arrasate ETAren biktimen 'Memoriaren mapa'-n sartzea eskatu du PSE-EEk [bideoa]

Goiena 2010ko mai. 31a, 17:25

Ino Galparsoro alkatea buru duen gobernuaren hiru urteko jardunaren balorazioa egiteko agerraldian egin du eskaera hori Aritz Arrieta alderdi sozialistaren udal taldearen bozeramaileak. Alferrik galdutako hiru urte izan direla adierazi du Arrietak, eta Udalak gainerako erakundeekin harremanak berreskuratu ditzala ere eskatu du.

Atentatuen lekuko izan diren herriez osatutakoa da Memoriaren mapa, eta mapa horretan Arrasate egon dadila eskatu dute alderdi sozialistako kideek, Isaias Carrasco eta ETAk hildako gainerako lagunak oroitzeko.

Gabeziak garbitasunean

Arrietak adierazi du goraipatzekoa dela ETAren aldeko sinbologia kaleetatik kentzeko jaurlaritzaren barne sailak egindako lana, baina oraindik hainbat kartel eta pintada kentzeko daudela gogorarazi du. Eta ez zentzu horretan bakarrik, garbitasunaren zentzu zabalenean Arrasatek dituen gabeziak salatu ditu, eta beste arlo batzuetan auzoek erdigunearekiko jasaten duten tratu desberdina ere bai.

Arrietak eskatu dio udal gobernuari jarri dezala eztabaidagai sozialistek bere garaian proposatutako garbitasunari buruzko ordenantza. Segurtasun, kirol instalazio, aisialdi eta turismo arloetako kudeaketa kaskarra ere salatu du. 

Herria garrantzia galtzen

Arrasate bailarako herri garrantzitsuena bezala pisua galtzen ari dela esan du, eta hori, besteak beste, gainerako erakundeekiko harreman ezaren ondorio dela gaineratu.

Azken finean, hauek guztiengatik kaltetuak herritarrak direla azpimarratu du alderdi sozialistak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak