Bidegorri zati berria amaitzen dutenean, bi herrien arteko bidegorriak etenaldi bakarra izango du. Hots, tarte bakarra geratuko litzateke egiteke, Lana enpresa ondotik joango beharko lukeen bidegorri zatia, hain zuzen ere.
Bidegorri zati berria ez da oso luzea izango. Arrasateko Udaleko Hirigintza Sailak jakinarazi duenez, "800 metro inguru" izango ditu. Zati luzea ez bada ere, luzapen garrantzitsua izango da, bi bidegorrien arteko ezinbesteko lotunea izango delako. Udaleko Hirigintza Sailak aditzera eman duenez, obrek hiru hilabete inguru iraungo dute.