Arrasate, Aretxabaleta eta Bergarako 23 denda izango dira merkealdi azokan

Ubane Madera 2007ko ots. 12a, 10:08
Arrasateko 15 saltokik eta Aretxabaletako eta Bergarako beste zazpi saltokik eman dute izena Arrasaten egingo duten beherapenen azokan postua ipintzeko. Otsailaren 24an eta 25ean egingo dute azoka hori, Uarkape pilotalekuan.

Merkemerkaua izenarekin antolatu dute Udalak eta Ibai-Arte merkatari elkarteak ekimena, herriko merkatariei laguntzeko. Eta hasieran ekimenak uste baino erantzun txikiagoa izan bazuen ere, oraingo astean egoerari buelta eman eta kabitzen direnak baino saltoki gehiagok jo du Udalera izena ematera.

23 saltoki

Edozelan ere, 23 saltokirendako lekua dago Uarkapen, eta beraz, kopuru horrek parte hartuko du azokan: "Denetariko dendak izango dira: jantzienak, oinetakoenak, ume zein helduendako; kirol dendak, altzarienak...", kontatu du Marga Garmendiak, azoka antolatzen dabilen udal teknikariak.

Haiekin batera, Monte taberna ere izango dela gaineratu du teknikariak: "Pintxoak-eta eramango ditu, eta azoka girotuko du, erosketak egiten nekatzen direnendako".

Astebete lehenago kalean

Bestalde, jakinarazi du, baita ere, azoka baino astebete lehenago, Arrasateko alde zaharra "dekoratuko" dutela, Merkemerkatua-ren irudi eta logotipoarekin. "Gabonetako euskarrietan ipiniko ditugu banderatxoak azokaren irudiarekin. Modu horretan iragarriko dugu, kalean badatorrela zerbait desberdina.

Irudi horren harira, hark lotura zuzena izango du Arrasaterekin. Debagoieneko Arteman enpresak landu du: "Merkealdian izango direla kontuan hartu dugu, eta hala, irudiak irudikatzen du produktuek -jantziek eta- izaten duten etiketa. Merkemerkaua izenaren hitz jokoa aprobetxatu dugu, eta Arrasateren more kolorea sartu diogu, eta herriaren dragoia ere gehitu diogu. Helburua da jendeak, irudia ikusteaz bat, identifika dezala azoka hori Arrasaterekin", azaldu du Garbiñe Beitiak, logotipoa diseinatu duen Artemaneko kideak.

Parte hartuko duten saltokien zerrenda

 Jarduera
Herria
SUGAR
Nesken arropa
Arrasate
MABELArropa eta osagarriak
Arrasate
CASA CECIAGA
Lentzeria
Arrasate
HAURTXOA
Umeen arropa
Arrasate
GARRAXI
Gazteen arropa eta osagarriak
Arrasate
MARRUBI
Altzari eta osagarriak
Arrasate
KILI KOLO
Arropa eta osagarriak
Arrasate
TROKO BOUTIQUE
Emakumezkoen arropa
Arrasate
AMETS
Umeen arropa
Arrasate
LOS VAQUEROS
Gazteen arropa
Arrasate
FORUM ARRASATE
Kirol ekipamendua
Arrasate
LAINO
Skate, snow arropa eta osagarriak
Bergara
XUXU
Arropa eta osagarriak
Bergara
JUNBIJU
Gazteen arropa
Bergara
MAIA
Gazteen arropa
Bergara
KATIBOS
Umeen oinetakoak
Aretxabaleta
HIKA
Osagarriak
Arrasate
TOTEM
Arropa eta oinetakoak
Arrasate
MARKELIÑE
Umeen arropa eta oinetakoak
Bergara
KILIMA
Umeen eta haurdunen arropa
Aretxabaleta
OSKARBI
Oinetakoak
Arrasate
BEINKE
Arropa eta osagarriak
Arrasate
MONTE
Taberna
Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak