Aurreikusitakoa bete da gaur kargu-hartze batzarrean eta EAE-ANVko
zerrendaburua, Ino Galparsoro da Arrasateko alkatea. Adin Mahaiaren
aurrean. "Legeak behartuta" zin egin eta kargua hartu du Galparsorok.
Herritarrez gainezka egon da aretoa, ezker abertzalearen aldekoak
gehienak haien alderdikideei babesa ematen eta "demokraziaren aldeko"
oihuekin.
Bozketari dagokionez, normaltasunez eta aurreikusitakoaren arabera joan da, Aralarrek izan ezik, zinegotzi bakoitzak haren zerrendaburuaren alde egin du. Hori horrela, EAE-ANVren eta Aralarren botuekin (7+1) Ino Galparsoro da alkate.
Hala, gehiengo absoluturik ez da erdietsi eta legeak zehazten duen moduan zerrendarik bozkatuenaren burua izan da alkate.
Kargu-hartze ekitaldiaren irudiak

Arrasateko Udaleko udalbatza berria. Alderdi sozialistako ordezkariek ez dute argazkian ateratzerik nahi izan, euren esanetan, udalbatza "ofiziala izan arte".

Kanpoan, herriko plazan egindako protesta.
Udalbatza
Udal hauteskundeetako emaitzak