Arlo batzuetan hobetu arren, lan handia du aurretik MUk

Miren Arregi Amasorrain 2009ko aza. 1a, 22:17
Arrasatearrek ez zuten jakin lan dinamika mantentzen eta hiru puntuak kanpora joan ziren.

Iturripen jokatu zen zapatuan MU eta Cafes Aitona taldeen arteko Saskibaloi norgehiagoka.  Etxekoek alor batzuetan hobera egin bazuten ere lan handia dute oraindik egiteko batez ere defentsa lanari dagokionean. Hala ere, MUko entrenatzaile Javi Zurbano optimista da: "Azken denboraldiko bi partiduetan 25 puntu baino gehiagogatik galdu genuen eta hori, ustez talde hobea genuela". Lehen laurdena izan zen partiduko onena. Defentsan ongi eta erasoaldietan abil, nahiz eta saskiratzeei dagokionean hutsegite larriekin. 17 eta 22ko markagailuarekin amaitu zuten lehen laurdena. 

Partidua irabazteko esperantzarik bazen, horiek hirugarren laurdenean zapuztu ziren. Defentsiboki lan pattala, eta baita erasoan eta talde lanari dagokionean ere. Hirugarren laurdena 34 eta 63 amaitu zen, Cafes Aitonaren alde.
Hala ere, eta partidua erabakita bazegoen ere, MUko mutilek ez zuten amore eman eta laugarren laurdenean lan txukuna egin zutela esan daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak