ARKO elkartearen azken batzarra egin zuten atzo, eguena. Bertan ziren AEDko kideak, EKINekoak eta baita Txatxilipurdikoak ere. ARKO elkartea desegitea erabaki da bertan eta haren ondarea AED elkarteari pasatzea.
ARKOren desagerpena ez da albiste txarra. Bere zeregina bete duelako desagertu dela esan du Aitor Orobengoak. Elkarte aitzindaria izan da baina amaitu da bere lana.
Arrasateko euskara elkarte AEDk hartuko du orain ARKOren lekukoa. Bera izango da Goienako partaide aurrerantzean.