Arizona Baby hirukoteak Second to None lana aurkeztuko du Amaian. Esan bezala, kontzertua 20:00etan hasiko da eta sarrera bost euro kostako da.
Zazpi urte musika munduan
Vielva, Marron eta Ubeda 2003an hasi ziren musika munduan. 2005ean aurkeztu zuten lehenengo diskoa, Song to sing along. Bigarren diskoa, ostera, gaur aurkeztuko dutena da. Paco Locoren zuzendaritzapean grabatu dute diskoa Puerto de Santa Marian.