Arizmendiko neskak lider, Zumaiakori 2-1 irabazi eta gero

Jasone Zabala 2009ko otsailaren 1a

Garaipen garrantzitsua lortu dute Arizmendiko neskek Zumaiako taldearen aurka. Lidergoa zegoen jokoan, Zumaiako lehena zihoan eta Arizmendikoak bigarren–. Haizeak asko baldintzatu du jokoa. Partidu oso borrokatua izan da hasieratik bukaera arte. Kostaldeko taldea aurreratu da lehen zatian, baina Lur Delgadok aldaratze batean gol bikaina lortu du, berdinketa zen nagusi markagailuan eta jokoan; bigarren zatian, garaipenaren gola Eider Lorenzok lortu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak