Arizmendiko III. lagunarteko igeriketa txapelketa eta Patin Sugea

Maider Arregi 2007ko mai. 23a, 13:59
Arizmendi Ikastolak antolatuta, 8 eta 12 urte bitarteko 120 igerilari baino gehiago elkartuko dira zapatuan, maiatzak 26, Musakolako igerilekuan. II. Patin Sugea, berriz, bihar, maiatzak 24, egingo da Urkulun.

III. lagunarteko igeriketa txapelketa

Hirugarren urtez jarraian egiten den txapelketa da.
Arrasateko Musakolako igerilekuan ospatuko da, maiatzaren 26an 14:30ean. Talde parte hartzaileak: Aloña Mendi (Oñati) , Legazpiko Igeriketa taldea eta Arizmendi. Normalean Bergarako igeriketa taldea ere etortzen da
baina aurten jaiak direnez ezin izango dute etorri. Oñatitik 60 igerilari etorriko dira,
Legazpitik 40 eta Arizmenditik 23.

Patin Sugea

Aurten, bigarren aldiz, Arizmendi Ikastolako Lanbide
Heziketakoek, jarduera fisikoen zaletuak, eta bereziki patin
zaleak, bildu nahi dituzte. Maiatzaren 24ean izango da,
18:30ean, Urkuluko urtegian.
Beraien laguntzaz errekor bat jarri nahi da martxan, urtero-urtero
hausteko asmoarekin.
Patinatzaile guztiak elkarri gerritik helduta, 500 metrotako ibilbidea
betetzen saiatuko gara, sugea puskatu gabe. Goronaeta ondoko
egurrezko gimnasia eremuan izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak