Arizmendiarrietaren kanonizatze-prozesuaren ekitaldia gaur, Donostiako katedralean

Ubane Madera 2009ko maiatzaren 6a

Gaur da Jose Maria Arizmendiarrietaren kanonizatze-prozesuaren Elizbarrutiko ibilbidearen amaiera. Donostian egin dute hitzordua, 19:00etan, Artzain Onaren katedralean. Joan Maria Uriarte Gotzainak gidatuko du ekitaldia.

Bestela esanda, gaurko ekitaldiaren ostean, kanonizatze-prozesurako agiriak Santuen Kausetarako Idazkaritzaren esku utziko dituzte, Erromaren esku, beraz.

Gaur Elizbarrutiak egingo duen amaierako ekitaldiari dagokionez, Donostian egin dute hitzordua, 19:00etan, Artzain Onaren katedralean. Joan Maria Uriarte Gotzainak gidatuko du ekitaldia. Eta besteak beste, hantxe izango dira Arizmendiarrietaren senideak, gure ibarreko jarraitzaileen ordezkaritza, apaizak, Arizmendiarrietaren lagunak, elizbarrutiko kolaboratzaileak eta jakina, bestelako eliztarrak ere bai.

Guztiek batera ospatuko dute, beraz, gaur iluntzean Eukaristia, eta horren amaierarekin bukatuko dute elizbarrutian bideratutako fase diozesiarra. 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak