George Cheney komunikazioko irakaslea da eta erakundeen aholkularia herrialde askotan (Danimarka, Espainia, Herbehereak, Mexiko, Kolonbia eta India). Zuzendari edo partaide izan da proiektu praktiko askotan arlo hauetan: erakunde-komunikazioa, lantokiko parte-hartzea, lanbide-etika eta lan-bizitzaren kalitatea.
1999-2002an sarituriko bere liburuak (Values at Work: Employee Participation Meets Market Pressure at Mondragon) Mondragon kooperatibek beren demokrazia, berdintasun eta elkartasun balioei eusteko egiten duten borroka aztertzen du, merkatu globalean lehiatzen diren bitartean.
Bestalde, Bake eta Gatazka Azterketatarako zuzendaria eta Giza Eskubideak Indarkeriarik Gabe Defenditzeko Barbara L. eta Norman C. Tanner Zentroko zuzendaria da.