Arizmendi Ikastolak San Viatorreko eraikina erosiko du

Edu Mendibil 2008ko api. 1a, 10:45
Viatoristen etorreraren 70. urteurrena betetzen den honetan, Arizmendi Ikastolak San Viatorreko eraikina erosi du. Eraikinak 1.000 metro koadro inguru eta sei solairu dauzka eta operazioaren zenbatekoa ez dute jakitera eman bi aldeek. Antza denez, saltzen den elizaren ondarea 1,5 milioi eurotik gorakoa denean, Vaticanoaren oniritzia ere beharrezkoa da. Hasiera baten, San Viatorreko batzorde probintzialak eta Arizmendiko Errektore Kontseiluak hasierako akordioa lortu zuten otsailaren hasieran. Operazioa datozen egunotan gauzatu daiteke.

70 urte Arrasaten

Dagoeneko Gasteizera joan dira azken hiru apaiz viatoristak: Angel Maria Ipiña musakolarra, Cosme Salazar eta Fermin Otxoa. Orain arte hiru apaiz viatoristak San Viatorreko azken solairuan bizi ziren eta Arizmendi Ikastola ikasgela gehiago egiten hasi da bertan. Batxilergora zuzenduko dituzte gela horiek 2008-2009 ikasturtean.

1938. urtean etorri ziren viatoristak Arrasatera, San Jose eskola zaharrera. 1960. urteko hamarkadan, hazkunde demografikoaren erruz, San Jose ikastetxea txiki geratu zen eta 1967-68 ikasturtean San Viatorreko eraikin berria inauguratu zuten. Komunitatea 20 fraidez osatuta egon zen garai baten. Azken urteotan viatoristen komunitatea hiru apaizetara murriztu da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak