Arizmendi Ikastolak egoitza nagusia Ferixalekuan izango du aurrerantzean

Ubane Madera 2009ko urtarrilaren 14a

Lanbide Heziketaren eraikin berean izango du aurrerantzean Arizmendi Ikastolak egoitza nagusia: Ferixaleku gunean.

Horrek esan gura du zuzendaritzako bulegoak eta zerbitzu orokorretako sail guztiak (idazkaritza, administrazioa, komunikazioa, informatika eta beste) Aretxabaletako Otalora jauregitik Arrasatera ekarri dituztela.

Hori bai, Arizmendi Ikastolaren posta elektronikoa zein telefono zenbakiak orain arteko berak izaten jarraituko dutela abisatu dute; honakoak, beraz: arizmendi@arizmendi.ikastola.net edo 943 77 20 25.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak