Arizmendi Ikastola, ospakizunez ospakizun

Ubane Madera 2010eko urriaren 21a

Ikastolaren jaia eta Perretxiko Eguna, biak batera ospatuko ditu Arizmendi Ikastolak domekan, Ferixalekuan. 09:30ean hasi eta 14:30ak arteko ekitaldiak antolatu dituzte, tartean perretxiko erakusketa, puzgarriak eta tailerrak, Argitxoren urtebetetzea eta Andaluzia, Extremadura eta Galiziako produktuak dituzten txosnak.

09:30ean gosari erraldoia eginez hasiko dute domeka Arizmendi Ikastolakoek. 11:00etarako, berriz, gertu izango dituzte perretxikoak, perretxiko erakusketa egiteko.

Kirolen tartea izango da gero, 11:30etik 12:30era herri kirolak iragarri dituztelako. Eta  12:30ean, berriz, Argitxoren, Ikastolaren maskotaren urtebetetze ospakizuna egingo dute, tartean ikasleen emanaldi eta guzti.

Gazteendako ekitaldiak

Eguerditik 13:30era bitartean gazteek gustuko dituzten pankarta tailerra, rokodromoa eta irratsaioa egingo dituzte; eta txikiagoendako puzgarriak izango direla ere iragarri dute.

Ohi duten moduan, guztia borobiltzeko, Andaluzia, Extremadura eta Galiziako produktuak dituzten txosnak ipiniko dituzte Ferixalekuan, 14:30ak arte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak