Arizmendi Dragons taldea lauko finalean, Madrilen

Mireia Bikuña 2009ko api. 2a, 12:24
Arizmendi Dragons saskibaloi taldeak Series Colegiales estatuko txapelketako lauko finala jokatuko du aste bukaeran Madrilen. Gure ordezkariarekin batera lehiatuko dira, Santamarca taldea (Real Madrileko ordezkaria), San Estanislao (Unicajako ordezkaria) eta Badalones (DKV Joventuteko ordezkaria).

Zapatuan jokatuko dituzte bi finalerdiak: 17:00etan San Estanislao-Badalones eta 19:00etan Santamarca-Arizmendi Dragons. Irabazleek domekan jokatuko dute finala, 13:00etan. Telemadridek zuzenean emango du finala. Aurretik hirugarren eta laugarren tokiak zehazteko partidua jokatuko dute. Lauko finaleko partidu guztiak Madrilgo Antonio Magariños kiroldegian jokatuko dituzte.
Txapelketa honetan egindako bidea modu ezin hobean bukatzeko finala irabaztea falta zaie Arizmendi Dragonsi; baina badakite ez dela erraza izango. Dena den, zaleen animuak jasoko dituzte; izan ere, jokalarien gurasoak eta lagunak harmailetan egongo dira. 25 bat lagun egongo dira taldea animatzen.

Bide luzea

Finalean dauden taldeen artean ezusteko handiena Arizmendi Dragons taldeak eman du. Aurrean jarri zaizkion talde guztiak menderatu ditu. Arabako eskolen aurka Mendebaldea, Marianistas, Olabidea eta Diocesanas taldeen aurkako kanporaketak menderatu zituen. Ondoren Zaragozan jokatu zuen Escolapiosen aurka. 71-72 irabazi ondoren, lauko finalerako txartela lortzeko lehia jokatu zuten Azpeitiko Loiolaren aurka. Ander Atxak, Jon Altubek, Iker Barberok, Julen Kortabarriak, Gorka Arejolaleibak, Iñigo Merinok, Aitor Revalok, Markel Balantzategik eta Iker Morenok ez zuten hutsik egin Iturripeko zaleen aurrean, eta final handia jokatuko dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak