Aritz Larrinagak irabazi du Martxoaren 8ko Kartel Lehiaketa

Ixone Serrano 2007ko ots. 28a, 10:28
33 parte-hartzaileren artean Aritz Larrinagak egindako kartela aukeratu dute Martxoak 8ko Kartel Lehiaketako irabazle. "Zu ere beharrezkoa zara!" lelopean egin behar izan dituzte kartelak. Aritz Nikolas Txikirengan inspiratu da.

Kartel irabazlea aukeratzeko orduan, epaimahaiak kartelaren erakargarritasuna izan du kontuan, honek modu dinamiko batean animatzen baititu emakumeak parte hartzera.

Martxoaren 8ko ekimenak

Martxoaren 8aren inguruan antolatutako ekimenen berri ere eman dute.  Honela, martxo osorako ekintza ugari antolatu dituzte:

  • Emakumeak protagonista dituen zine zikloa egongo da ostegunero Amaia Antzokian.
  • Kulturaten, hezkidetza erakusketa egongo da.
  • Martxoaren 10ean emakume baserritarren eta artisauen azoka antolatu dute Seber plazan.
  • Antzerki emanaldi berezi bat ere eskainiko dute Mujeres en sus camas izenarekin.
  • Martxoaren 8rako Emakumeen Nazioarteko Egunerako manifestazioa deitu dute Zu ere beharrezkoa zara! Lelopean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak