Aritz Kortabarriak irabazi zuen krosa, eta Trikimasak, bildotsa

Mireia Bikuña 2007ko abe. 16a, 17:53
Santamasetako krosak 30. edizioa bete zuen atzo. Halaber, Halaber, atzo goizeko proba, Enrike Kabiketa V. memoriala izan zen. Guztira, hamar koadrilatako 78 korrikalarik hartu zuten irteera.

Proba

Goizeko 12:30ean hasi zen helduen lasterketa. Korrikalariek sei kilometroko ibilbidea zuten. Hala, Seber Altubetik Maalako biribilgunera hartu zuten, eta handik Muxibarrera hartu zuten, berriro Seber Atube plazara iristeko. Ibilbide hari lau itzuli eman zizkioten, eta lasterketa plaza nagusian bukatu zen.
Lehenengo itzulitik bukaera arte lehia estua izan zuten Aritz Kortabarriak eta Ricardo Veledak. Itzuli guztiak elkarrekin egin zituzten, bada, azken metroetan Kortabarriak aurrea hartu zuen, eta helmugara bakarrik iritsi zen. Haren atzetik sailkatu zen Veleda zumarragarra 20:04ko denborarekin.
Emakumeen lasterketan Raquel Rodriguez hasieratik jarri zen lasterketa buruan, eta lehena iritsi zen helmugara 24:56ko denbora eginez. Halaber, Marije Velasco izan zen bigarren, 25:53rekin.

Bildotsa

Banakako lasterketarekin batera, koadrilen arteko proba ere egin zen. Izena ematerakoa koadrilaren izena ere apuntatu behar da, azken sailkapena egiteko. Bada, koadrila bakoitzeko lehenengo bost korrikalarien denborak hartzen dira kontutan.
Hala, Santamasetako krosak ematen duen sari nagusiena Trikimasa koadrilak eroan zuen. Haren atzetik Presoak Etxera eta Gamelu Hanka koadrilak sailkatu ziren bigarren eta hirugarren tokietan. Guztira, bederatzi koadrila lehiatu ziren.Emakumezkoen artean, Euskal Herria Askatu  koadrilak irabazi zuen.

Gazteak

Goizeko hamaiketan hasita gazteendako probak egin ziren. Hala, zazpi urtetik 14 urtera arteko gazteak lehiatu ziren. Ander Llodio eta Irene Aguriondo, zazpi urtekoetan; Gorka Ros eta Nerea Uribetxeberria, zortzi urtekoen artean; Xabier Petreñas eta Garazi Larrea, bederatzi urtekoetan, Julen garai eta Ainhoa Gonzalez, hamar urtekoetan; Malen Ruiz de Azua eta Adrian Aginagalde, 12 urtekoetan; eta, Gaizka Dora eta Maider Etxagibel, 14 urtekoen artean izan ziren irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak