Aritz Arrieta da sozialisten bozeramaile berria

Leire Kortabarria 2009ko maiatzaren 21a

Aritz Arrieta Kabieketa (Arrasate, 1977) da Arrasateko PSE-EE udal taldeko bozeramaile berria, eta berak hartu ditu ere Hirigintza eta Obra, Zerbitzu eta Auzo batzordeen ardurak. Paco Gartziak kargu hori utzi du, eta Legebiltzarreko kide da orain.

Arrieta da Arrasateko PSE-EEko "ahots berria", taldeak aurkeztu duen moduan. Arrietak esan duenez, "etapa berri bat" hasten da, eta "estrategia berriak aplikatuko dira, baina jarraipen ildo baten barruan". Kargu berria hartzerakoan, "lan handia eta elkarrizketa egiteko, eta arrasatearren bizi-kalitatea hobetzeko" asmoa duela esan du.

Gartziak zinegotzi izaten jarraituko du. Bere esanetan, kargua uzten du "pertsona berri bati bidea eman eta berrikuntza ahalbidetzeko". Hala ere, "udal lanarekin konpromisoa" berretsi du, eta "zinegotzi soil" gisa jarraituko duela esan du.

Aritz Arrieta oraingo agintaldian estreinatu da zinegotzi gisa. Etorlur Gipuzkoakok Lurra enpresa publikoan aholkularia da, eta Arrasateko PSE-EEko gazte taldeko idazkari nagusi da. Enpresa Zuzendaritza eta Kudeaketa ikasketak egin ditu, eta Giza Baliabidetan Masterra Madrilgo Europar Unibertsitatean. Kudeaketako Aplikazio Informatikoetan aditu da. Euskalduna da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak