Interneten dagoen entziklopedia da Wikipedia. Zerbitzu horrek daukan berezitasuna da erabiltzaileek sartzen dituztela entziklopediako testua eta edozein gairen inguruan idatz daitekeela eta hori sarean argitaratu. Euskaraz ere badago eta aurrerantzean artikulu berria bat aurki daiteke bertan euskaraz, Ariane Ganboak lurrun tren-makinari buruz itzulitakoa. Artikulua Jaurlaritzak saritu egin du, Zientzia eta Teknologiaren Astearen harira antolatutako lehiaketan.
Sari banaketa
Joan den martitzenean egin zuten sari banaketa Bilbo eta ikasleak ordenagailu eramangarri bat jaso du. Hark azaldu duenez, eskolan Industria Iraultza aztertzen zebiltzala aprobetxatuz itzuli du testua.Hona hemen sari banaketaren bideoa Josi Sierrak Hezkuntza Telebista Blogerako grabatua.