Horrez gainera, Olarte edo Garibai etorbideko hainbat bizilagunek aurkeztutako kexuen harira, batetik, Olarten dagoen Dat tabernan eta bestetik Garibai etorbidean dagoen Garibai tabernan sonografoa ipini zuen Udalak. Bada, sonografo horiek erregistratutako datuen txostenak aurkeztuko dituzte gaur.
Badakizue zarata eta ordutegiaren gaineko datuek gainditu egiten badute legeak ezarritako muga, espediente zigortzailea zabalduko duela Arrasateko Udalak, kasu horretan, Dat eta Garibai tabernen kontra.
Eta beste gairen bat aipatzearren, berbagai izango dute gaur Muxibar inguruan eraikitzen dabiltzan garajeen gaia. Iragartzen dute proposamen bat egin behar dutela garaje horietan ibilgailuen barne zirkulazioaren gainean.
Hori guztia landuko dute, gaur 15:00etan hasita.