Argitaratu dute udal lanpostuen gaineko deialdi ofiziala

Ubane Madera 2007ko uzt. 2a, 10:51
Arrasateko Udalak iragarri zuen, orain hamabost egun, hainbat udal lanpostu betetzeko deialdia egin behar zuela, lehiaketa irekia antolatzeko asmoarekin. Bada, oraingo astean argitaratu ditu lanpostu horien gaineko nondik norako guztiak Udalaren webgunean

Labur esanda, zazpi funtzionario behar ditu Udalak hainbat sailetako postuetarako; bitarteko funtzionario bi –arkitektoa eta ehorzlea– eta Udalarekin lotutako hiru lan poltsa betetzea.

Frogak, irailean

Berez, oraindik ez dago izena emateko data zabalik. Izan ere, halako deialdi bat egiteko prozedura luzea izaten da: Udalak deialdia argitaratu eta gero, Gipuzkoako Buletinera bidali behar dira oinarriak, eta gero, Madrilera, BOEn (Estatuko Buletinean) argitara dezaten. Horregatik, Udaleko Enplegu Sailak (deialdia egin duenak) oraindik ez daki zein data izango duen lanpostuetarako izenak hartzen hasteko.

Dena den, udako oporrak gainean ditugula kontuan hartuta, Udalak eskatuko du irailera begira argitara dezatela deialdi hori: "Ahaleginduko gara eskatzen deialdia abuztu amaieran argitara dezaten. Horrela, izenemate epea irailaren hasieran izango litzateke. Dena den, ezin dugu seguru esan lortuko dugunik", adierazi du Enplegu Zerbitzuak. 

Behin deialdia argitaratuta, 20 egun natural izango dira izena emateko. Hori egin beharko da Biztanleen Arreta Zerbitzuan, bulego orduetan. Bestalde, lanpostuen oinarriak-eta udal webgunean daude argitaratuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak