Aldaketak daude, beraz, Mugarritte inguruko zirkulazioan berriz ere eta arrazoia da biribilgune berria eraikitzeko lanak hasi behar dituztela. Hori horrela, Diputazioko ordezkariek eskatu dute ahalik eta arreta handienarekin eta seinaleak errespetatuz gidatzeko. Aurreikuspenak betetzen badira, hilabetean bukatuko dituzte biribilgune berriko lanak.