Areto futboleko unibertsitate arteko partiduak jokatu dira Arrasate eta Eskoriatzan

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko api. 2a, 18:58
Eskoriatzan eta Arrasaten areto futboleko unibertsitate mailako partiduak jokatu dira asteon. Zazpi unibertsitateko neskak ibili dira jokoan, guztira, 80 jokalari inguru. Gaur, Arrasaten finala jokatu dute Bartzelonako eta Murtziako neskek; irabazlea, Kantabrian jokatuko den finalerako sailkatu da.

Orain dela hilabete Euskadiko txapelketa jokatu zen Arrasaten Mondragon Unibertsitateak antolatuta. Orain, txapelketa hartan irabazleak izan ziren taldeak Espainiako txapelketan buru belarri sartuta daude.

Nesken areto futboleko Espainiako txapelketako lehenengo fasea antolatzea egokitu zaio Mondragon Unibertsitateari. Astelehenean hasita, Estatuko zazpi unibertsitateko kirolariak egon dira gurean.

Unibertsitateak

Ramon Llul, Valentzia, Murtzia, Cordoba, Tenerife, Nafarroa eta Mondragon Unibertsitatea ibili dira nor baino nor gehiago asteon. Gaurko finalera Ramon Llul eta Murtzia iritsi dira; eta, Murtzia izan da garaile. Hala, Kantabrian jokatuko den Espainiako finalerako sailkatu dira murtziarrak. 

Etxeko taldea

Etxeko taldeak ez du partidurik irabazi, baina esperientzia polita izan dela azaldu digute. Izan ere, txapelketa hauen helburua ikasleak euren artean ezagutu eta esperientzia berriak bizitzea izaten da.

Mondragon Unibertsitateko kirol zerbitzuko arduradunek esan digute pozik geratu direla txapelketa nola joan den ikusita.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak