Atzo eguerdian bukatu zen Ino Galparsoro alkatearen askatasuna exijitzeko asmoz jokatutako areto futboleko 24 orduko txapelketa. Arenkes de Cucu taldekoak 3-1 nagusitu ziren 20 Paca taldearen aurka. Irabazleek garaikurra eta afaria jaso zuten; txapeldunordeek aldiz, garaikurra eta txuleta sorta.
Sariak banatzen egon ziren Oihane Aranburu alkatea jardunean eta Aitor Lopez Rekarte futbol jokalaria. Bestalde, aipamen berezia jaso zuten lau talde mistoek; hain zuzen, euskal produktuen sorta bana jaso zuten.
Arrasateko txapelketan ere giro ona nagusitu zen. "Taldeen artean lehia gogorrak ikusi ditugu, baina ez da inolako arazorik egon. Giro bikaina egon da norgehiagoka guztietan", esan ziguten antolatzaile taldekoek. Guztira, 27 talde lehiatu dira bi fasetan.
Antolatzaile taldekoek eskerrak eman nahi dizkiete antolaketan lagundu duten guztiei, eta parte-hartzaileei. Bestalde, Ino Galparsoro alkateak eskerrak helarazi zizkien parte-hartzaileei senitartekoen bidez