Arduradunak gustura 'Historia zinemaren bidez' jardunaldiek izandako harrerarekin

Larraitz Zeberio Lekuona 2008ko urt. 30a, 21:42
Arizmendi ikastolaren ekimenez asteon egin dute Arrasateko Kulturaten ‘Historia Zinemaren bidez’ izeneko jardunaldien 3. saioa. Harrera ona izan du ikastolak Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean bultzatu duen ekimenak. Datozen urteetan jardunaldi horiek jarraipena izango dutela jakinarazi dute.

Denok jaso ditugu historia eskolak. Historia ikasgai garrantzitsua da oraindik ere gure eskoletan. Arizmendi ikastolako irakasleei, baina, historiari buruzko beste ikuspegi bat eskaintzea bururatu zaie eta zineman hartu dute oinarria. Otsailaren 19ra bitartean saio ezberdinak egingo dituzte. Lau pelikula botako dituzte aurretik filma kokatzeko aurkezpena eta guzti. Euskal Herriko Unibertsitateako historia irakasleek egingo dute lan hori. "Historia aditua ez den jendeari nola hurbildu izaten da gure kezka nagusia eta zinema bide ona da", adierazi du saioetako baten aurkezpena egitera etorritako Alberto Angulo historia katedradunak. "Ñabardura asko eskaintzen ditu eta erraz sartzen da".


Jarraipena ziurtatuta
Asteon bigarren emanaldia egin dute eta antolatzaileak gustura agertu dira jardunaldien lehenengo edizioak izan duen harrerarekin. Ikastolako eta unibertsitateko ikasleez gain bestelako hiritarrak ere hurbildu direlako emanaldietara. Saio bakoitzera 40 bat lagun. "Ikastola oso pozik dago ekimenak jaso duen erantzunarekin eta datozen urteetan jarraipena izango dute", esan du Arizmendi Ikastolan Historia irakaslea eta ekimenaren bultzatzailea den Jon Ander Ramosek.
    Umorezko pelikuletan oinarritu dira aurten jardunaldiak antolatzeko. Hurrengo bi emanaldietan Gerra Hotzean kokatutako filmak emango dituzte. Otsailaren 12an Telefono Gorria eta 19an Bat, Bi, Hiru izeneko filma. Kulturaten zabalik aurkituko dituzue atea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak