Ardo eta Gaztaren Egunak bost urte egingo ditu zapatuan

Jokin Bereziartua Lizarazu 2010ko eka. 10a, 12:01
Mondra futbol taldeak eta Udalak Ibai Arte merkataritza elkartearen laguntzaz antolatzen duten Ardo eta Gazta Egunak bosgarren edizioa biziko du zapatuan. Aurten 35 upategi eta 20 gaztagile datoz eta goiz zein arratsaldez egongo da ardoa eta gazta dastatu eta erosteko aukera.

Ardoaren kulturak bizi duen loraldiari eutsiz, 35 upategi ezberdinetako ardoa dastatzeko aukera izango dute arrasatearrek. Ardoaren bikoteak ere presentzia nabarmena izango du, 20 gaztagile izango dira-eta. 11:00etan egingo dute gazta lehiaketaren finala.

Goiz eta arratsaldez
Mondra futbol taldeari laguntza emateko aukera paregabea da. Patxi de Andres klubeko presidenteak azaldu duenez, "laguntza ona" izaten da: "Urterik onenean 5.000 euro atera izan dira", dio. Aurten ere goiz eta arratsaldez dastatu eta erosi ahalko dira ardo eta gaztak: 11:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:00etara. Hala ere, ez dira ordu finkoak izango, hurbiltzen den jendeak zehaztuko du ordutegia, De Andresek jakinarazi duenez. Horrez gain, ekimenaren osagarri moduan, baserritarren bestelako produktu batzuk ere salgai jarriko dituzte, iaz moduan.

Kitak, aurten sei eurotan
Erosketa-kita sei eurotan jarri dute aurten, iaz baino euro bat garestiago. Kalitate handiko bohemiazko kristalez egindako ardo kopa, poltsa bat eta sei txartel –azokako dirua txartelak izango dira– izango ditu kitak: sei ardo ezberdin dastatu eta oroigarri moduan kopa bat eramateko aukera, beraz. Azkenik, Ibai Artek aste osoan zehar banatu dituen txartelak erabili ahalko dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak