Ardo eta Gazta Eguna ospatuko dute bihar laugarren aldiz Arrasaten

Arantzazu Ezkibel Galdos 2009ko eka. 12a, 16:15
Arrasateko Udalak eta Arrasateko futbol taldeak antolatutako ekitaldia bihar goizean izango da, herriko plazan; Ibai Arteren laguntza izango dute.

Ardoaren kultura gero eta indar handiago hartzen dabil gurean, modan dagoela esan daiteke. Horren adibide da Arrasaten azken urteetan Ardo eta Gazte Egunak izaten duen arrakasta. Aurten, laugarren urtez jarraian antolatuko dute jaia.

Herriko plazan

Goiz guztian zehar Herriko Plazan 19 upategiren ardoak dastatzeko aukera egongo da. Ardoaren feria honetarako, antolatzaileek azokako kita jarriko dute salgai bost euroren truke. Kitak hau dauka: ardo kopa bat Mondrako armarriarekin eta poltsa. 

Dirua, txartelak

Gainera, 0,50 euroko bi txartela izango ditu poltsak. Gogoratu azokako dirua txartelak izango direla. Postu guztietan salgai egongo dira 40 txarteleko taloitegiak; baina, bakarka erosteko aukera ere egongo da.
Bestalde, herriko plazan gazta egongo da salgai; eta, 11:00etan gazta lehiaketaren finala egingo dute. Gainera, gazta eta baita txistorra ere dastatzeko aukera egongo da.
ibai arte, laguntzaile 

Ibai Arte

Zortzi mila txartel banatuko ditu Ibai Artek bere bezeroen artean ardoa dastatzera joan daitezen zapatuan. Ardoa eta gazta, aste bukaera aste modu ezin hobea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak