Monterrongo zuhaitzak aztertu zituen Gabriel Igiñiz adituaren gidaritzapean eta herritar ugariren begiradapean mozten ari dira zuhaitzaren adarrak; "guztira, zuhaitzaren %25a", argitu du udal teknikari Amaia Aranak. "Gero, hemendik bi urtera-edo, ikusiko dugu zuhaitzak adar berriak botatzen dituenean zela geratzen den, eta horren arabera erabakiko dugu zer egin", gaineratu du.