Aratusteak iragartzeko kartela mozorrotuta dator

Maider Arregi 2009ko otsailaren 16a

Aurtengo Arrasateko Aratusteetako egitaraua iragartzeko kartela badirudi, berau ere mozorrotzea erabaki dutela. Andoni Iñurritegik egin du diseinua, eta Arrasateko Aratusteetako Komisiñotik esan digutenez, zerbait kurioso eta orijinala egitea izan da euren asmoa. Lortu dute gainera, jende asko geratu baita kartelei begira herriko taberna eta dendetan. Iaz bezala, eta pikeari eutsi nahian-edo, beste herri batzuen inguruko aipamenak ere egiten dira kartelean. Egitarauari dagokionez, komisiñotik esan digute dagoeneko prest dutela dena. Goienkari berezi honetako titularrak dioen bezala, kasu egin behar orain: otsailaren 21ean, mozorrotu edo hil!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak