Arrasatetik Arantzazurako erromesaldian parte hartzeko deialdia egin dute. Ama Birjinaren egunaren osteko domekan, irailaren 12an da hitzordua. Oinez joan gura duten erromesak 06:30ean abiatuko dira Kontzezinotik; autobusez joan gura dutenak, berriz, Garibaitik aterako dira, 09:00etan. Ecuador Bidaiak agentziak daude txartelak salgai.
Arantzazura oinez joan gura duten erromesendako 06:30ean egin dute hitzordua, Kontzezinon; Bedoñarako bidea hartuko dute, Bedoñatik Larrinora joateko, gero Urkulura, eta bukatzeko, Urrexolara. Autobusez joan gura dutenak, berriz, 09:00etan aterako dira Garibai kaletik.
11:00etan Arantzazun
Guztiak ere Gesaltzan elkartu eta Arantzazurako azkeneko zatia oinez egingo dute. Arantzazura iristean, frantziskotarrek harrera egingo diete, 11:00ak inguruan. Eta erromesaldia borobiltzeko, santutegira joko dute 12:00etan, meza nagusia entzuteko.
Hitzordua egin dute, beraz, bi domeka barrurako. Hala ere, erromesaldira autobusez joan gura duenak dagoeneko eros dezake txartela. Ecuador Bidaiak agentzian salduko dituzte.