Eduki hau partekatzeko esteka arbelera kopiatu da.
Gaurko egunsentian hainbat apurketa eta lapurreta ahalegin egin dituzte, Ertzaintzak jakinarazitakoaren arabera, erdiguneko saltoki batzuetan. Maala kaleko saltoki baten lapurretan egiten saiatu direla nabarmendu du Ertzaintzak. Horrez gain, jakinarazi dute Seberreko saltoki baten ere erakusleihoa apurtu dutela. Ikerketek zabalik jarraitzen dute eta oraindik ez dakite saltokiotan zerbait ostu duten.