Apirilean egingo duen jaialdia iragartzeko kartel lehiaketa deitu du Erraldoi eta Kilikien Konpartsak

Mirian Biteri 2010eko martxoaren 30a

Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsak Haur Hezkuntzako bosgarren mailako eta Lehen Hezkuntzako lehen hiru mailetako ikasleei zuzendutako marrazki lehiaketa antolatu du; hain justu ere, 5 eta 9 urte bitarteko neska-mutikoei. Konpartsaren entsegua kalean 2010 izeneko jaialdia antolatzen dabil taldea eta hori iragartzeko kartel lehiaketa gertatu du.

Lanak aurkeztu apirilaren 14a baino lehen aurkeztu behar dira, Ttukun fotokopia dendan (Ferrerias, 23). Lehiaketa irabazten duenari txapela eta konpartsaren kamiseta emango diote sari moduan. Orain dela bi urte egin zuen Arrasateko Erraldoi eta Kilikien Konpartsak jaialdia lehen aldiz, umeek konpartsan egiten duten lana kaleratzeko helburuarekin. Aurten, apirilaren 24rako egin dute hitzordua. Konpartsatik jakinarazi digutenez, horren gaineko egitaraua prestatzen dabiltza orain, eta guztia lotuta izan bezain laster emango dute horren berri.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak