Guztira 127 literatur lan jaso ditu aurten AEDk, lau lehiaketetan banatuta: ipuina, poesia, bertso-paperak eta komikia. Parte hartzeak gora egin du aurten, iaz baino 20 obra gehiago jaso dituzte-eta. AED elkarteko kultura taldeak jakinarazi duenez, "igoera erlatibizatu beharra dago, eta lan kopuruak datorren urtean behera egin dezake erraz". Izan ere, lehiaketotako parte hartzeak ikastetxeetako lanetik edaten du neurri handi batean, eta beraz, nahikoa izaten da irakasle batek gelan gai bat lantzea jasotako lanek kopuruak gorakada nabarmena izan dezaten.