Aparkalekua eskuratuz gero, 1.500 euro opari

Ubane Madera 2008ko mai. 16a, 15:54
Kanpaina abiarazi behar dute astelehenean Biteri eta Laubideko aparkalekuak promozionatzeko. Lur azpiko 290 bat aparkaleku dituzte oraindik salgai (50 urterako emango dituzte), eta haien salmenta bultzatu gura dute.

Hori lortzeko, aparkaleku bat eskuratzen duenari 1.500 euro oparituko dizkiote, Ibai Arte merkatarien elkarteko saltokietan gastatzeko. Horrez gainera, aparkalekua bera ordaintzeko "finantzazio-erraztasunak" ere emango dituzte, Vasconia banketxearekin (165 euro hilean, hamar urtez). Informazio guztiarekin eskuorriak banatuko dituzte, eguaztenean hasita. 

Hitzartutako prezioa

Halako plaza bat 15.000 euro kostatzen da: "Udalarekin hitzartutako prezioa da hori, espekulaziorik ez gertatzeko. Oso prezio ona da; pentsa, Gasteizko Dato kalean eraikitzen dabiltzan aparkaleku batean 90.000 eurotan dabiltza saltzen plazak", azpimarratu dute Bikanitik, Arrasateko lur azpiko aparkalekuen kontzesioa duen enpresatik. Kanpainari dagokionez, Arrasateko Udalak, Bikani enpresak eta Ibai Arte elkarteak elkarlanean landutako ekimena da.

Ia 600 aparkaleku

Biteri parkingari dagokionez, berriz, 2007ko udaberrian estreinatu zuten. Guztira, 597 aparkaleku ditu, 432 Biterin eta 165 Laubiden; Biterikoen artean, 150 dira txandaka erabiltzekoak, publikoak. Publikoen kasuan, ondo funtzionatzen dutela adierazi dute Bikanikoek: "Badira egun eta ordu batzuk beteta egoten direna: egubakoitzetan goizeko azoka txikiarekin edo arratsalde askotan, 17:00etatik 18:00etaraartean, asteburuetan, e.a.".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak