Aparkaleku publikoen aurtengo tarifak, gaur (astelehena) berbagai osokoan

Ubane Madera 2010ko urt. 18a, 10:14
Arrasateko aparkaleku publikoen 2010erako prezioak finkatu beharko dituzte gaur udal zinegotziek osoko bilkuran. Bestela esanda, Biteriko eta Laubideko aparkalekuen tarifak finkatuko dituzte. Obren atalean, berriz, Abaroa berriaren eraikinaren obren jarraipena egingo dute.

Obrekin jarraituz, Ferreriasen plaza berria eraikitzen hasi ahal izateko beharrezkoa den lursaila eskuratzeko prozedura abiaraziko dute. Bestela esanda, Kuku-ren atzeko aldeko lursaila eskuratzeko prozedura hasiko dute.

Eta beste gairen bat aipatzearren, etxeko olioa batzeko edukiontziekin lotuta, Udalaren eta Eko3R enpresaren artean sinatutako hitzarmenean aldaketa bat egin dutela jakinaraziko dute.

Esandako moduan, osoko bilkura gaur da, ez-ohiko egunean, ez-ohiko deialdia delako, berez, orain bi asteko eguenean tokatzen zen-eta, urtarrilari dagokion osokoa egitea. Kontuak kontu, gaur elkartuko da udalbatzarra, eta interesa duen edozein joan ahal da osokora, deialdi hori publikoa delako. Hitzordua 19:00etan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak