AP-1 autopista itxita, kamioi bat irauli eta zama galdu eta gero

Miren Arregi Amasorrain 2008ko abu. 19a, 16:13
Arrain olioa zeraman kamioi bat irauli egin da gaur 09:40 inguruan Arrasaten eta ondorioz, AP-1 autopista itxi egin behar izan dute bi norazkotan. Kamioiko gidaria harrapatuta gelditu da istripuaren ondorioz eta suhilzaileek bi ordu behar izan dituzte gizona bertatik ateratzeko. Larri ez, baina besoan zauriak zituelako, ospitalera eraman behar izan dute. 14:00ean, errepideak itxita jarraitzen zuen.

Goizeko 10ak hogei gutxiagotan gertatu da ezbeharra, AP-1 autopistako Arrasateko irteeran. Hain zuzen ere, Gasteizko noranzkoan zihoan kamioi batek kontrola galdu eta ondorioz iraulita gelditu da bi noranzkoen erdibitzailean. Istripuaren eraginez, kamioko gidaria barruan harrapatuta gelditu da eta suhiltzaileek bi ordu behar izan dituzte gidaria kabinatik ateratzeko. Ondoren, ospitalera eraman dute, zaurituta. Ertzantzaren iturrien arabera, besoan zuen gidariak zauririk handiena, baina zorionez, haren egoera ez da larria. Kamioiak, arrain olioa zeraman barruan, eta istripuaren ondorioz zama galdu du. Olioa, errepidera ez ezik, errekara ere erori da.

Istripuak eraginda, autopista itxi egin behar izan dute bi noranzkotan eta trafikoa Bergaratik desbideratu.

AP-1 autopistako langileek adierazi digute, eguerdiko ordu bietan, errepideak itxita jarraitzen zuela eta denbora beharko zela gainera, dena bere onera bueltatu eta errepideak normaltasuna berreskuratzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak