Ikasleek egingo dituzten antzezlanei dagokienez, datorren martitzen eta eguaztenean (apirilaren 22an eta 23an) egingo dituzte saioak, 10:30ean bata eta 14:45ean bestea. Martitzenean, Arizmendiko hainbat ikaslek eta Institutuko ikasleek jardungo dute. Eguaztenean, berriz, Arizmendiko ikasleak (Ferixalekua eta Almen) izango dira protagonista.
Bisita gidatuei dagokienez, berriz, apirilaren 28an eta 29an egingo dituzte. Andoni Zubiaga antzokiko arduradun teknikoaren laguntzarekin bisitatuko dituzte instalazioak.
Bukatzeko, Arrasatera lau antzerki talde ekarriko dituzte: Hortzmuga (apirilaren 30ean), Zirko Iluna lanarekin; Markeliñe (maiatzaren 6an), Kartoibiraka lanarekin; Dar-Dar (maiatzaren 15ean), Eta zer lanarekin; eta Gorakada (maiatzaren 22an), Irudimeneko hiria lanarekin.