Orain 18 katu dauzka dendan, dozena bat txori, hiru dortoka eta untxi eta katagorri bana. Esan digu komeni dela aurrez deitzea lekua eskatzeko; izan ere, katuendako kaiolak libre egon behar dute. Txoriak, ostera, etxetik ekarritako kaiolan egoten dira.
Gero eta jende gehiagok eskatzen du zerbitzua
Urtetik urtera gero eta jende gehiagok eskatzen duela zerbitzua azaldu digu. "Gainera, krisia dela-eta ez dut prezioa igo eta iazko berari eusten diot", dio.
Ez ditu txakurrak hartzen
Txakurrendako lekurik ez daukanez, Mari Kruzek ez ditu txakurrak hartzen: "Leku handiagoa behar dute, eta gainera kalera atera behar dira; horregatik, ez ditut txakurrak hartzen".
Etxekoak bezala dira
Hotelean ezin hobeto zainduta egoten dira animaliak, hortaz. Mari Kruzendako etxekoak dira, azken finean. Animaliek, baina, gogotsu itxaroten dute jabearekin elkartzeko unea.