Angula kiloa euro baten truke, Pilota Elkartearen eta Eguren arrandegiaren eskutik

Miren Arregi Amasorrain 2009ko urt. 16a, 13:25
Angulak euro baten truke. Ez al da eskaintza bikaina? Hori da Arrasateko Pilota Elkarteak Eguren arrandegiaren laguntzarekin egin duen eskaintza. Pilota Elkarteak salgai ipini dituen boletoen sariketa Otsailaren 5ean egingo da, Santa Ageda egunean. Irabazleak, Angula kilo bat eroango du etxera, horren gutxi ikusten diren eta horren preziatuak diren angulak.

Otsailaren 5ean izango du norbaitek horren preziatua eta batzuontzat oraindik mito bat besterik ez diren Angulak prestatzeko aukera. Eta ez gainera, entzutera ohituta gauden prezio ikaragarri horietan, baizik eta, sinesgaitza dirudien arren, euro baten truke.


Baina nola? Galdetuko duzue. Bada,Arrasateko Pilota Elkartekoek Eguren arrandegiaren laguntzaz salgai ipini dituzten boletoak erosita. Euro baten truke, txartel bat erosi dezakezue, eta txartel sarituaren jabeak, kilo bat Angula eroango ditu etxera, familian, lagun artean, edota zergatik ez, isil isilean eta bakarrik jan ahal izateko.

Pilota elkartearen gastuei aurre egiteko, hemendik aurrera urtero egingo dute Santa Ageda egunean, otsailaren 5ean hain justu, aurrez ateratako boletoen zozketa. Ideiak harrera ona izan du herrian, eta boletoen samentak martxa ona darama Pilota elkartekoen hitzetan.

Eta ez da eskaintza makala inolaz ere, gaur egungo Angula kiloaren prezioa ikusita. Izan ere, kiloa 600 euro ingurutan dago.

Jakizue, bada, hori guztia entzun ondoren, Otsailaren 5eko ONCE zozketako azken lau zenbakiekin bat datorren boletoaren jabeak eroango duela Angula kiloa. Boletoa aurkezteko azken eguna, martxoaren 5a izango da. Zorte on guztioi.


ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak